Berriak
Atzealdea Jarduera komertzial, kultural eta sozial guztiak 1:00ean itxi beharko dira uztailaren 24tik aurrera LABIK zehaztutakoaren arabera
2021·07·23
LABIren aholku batzordeak neurri murriztaile berriak indarrean jartzea erabaki du. Iñigo Urkulluk atzo arratsaldeko bileraren ostean iragarri zuenez, ostalaritzak eta gainontzeko jarduera komertzialek, kulturalek eta sozialek goizaldeko 1:00ean izango dute ixteko ordua. Ordutegien inguruko neurria uztailaren 24ko 00:00etan jarriko da indarrean.
Horrez gain, uztailaren 26tik aurrera aurrera, lokal eta instalazio guztietan, barruan baimendutako edukiera %35era jaitsiko da. Hori bai, gaur arte kontratatuta dauden ekitaldietan (kontzertu, ezkontza, kongresuak…) orain arte indarrean zeuden edukierak mantenduko dira.
Musukoaren erabileraren inguruan, metro eta erdiko distantzia gorde ezin den lekuetan berau erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazi zen eta horrenbestean, hiriguneetan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
Dekretua hemen kontsultatu daiteke.