Berriak

Jatorri anitzeko emakumeen bilgune den Guretzako taldean parte hartzeko epea zabaldu da

Alegian ere sortu da hilabetean behin biltzen da taldea, eta nahi adina saiotara joan daitekeen arren, aurrez izena eman beharko da

2021·09·16


Bizi esperientziak, kezkak eta jakintzak partekatuz, elkarrengandik ikastea helburu duen taldea da Guretzako. Bertako nahiz atzerritik eskualdera bizitzera etorritako emakumeak biltzen dira, hilabetean behin.

Ikastea ez ezik, harremantzea eta herrian parte hartzea sustatzea ere bada programaren helburuetako bat. Horregatik, lehen urratsa elkar ezagutzea izaten da beti, elkarrizketarako konfiantzazko giro aproposa sortzeko.

Ondoren, gai askoren inguruko hausnarketa bultzatzen da saioetan: emakumeen eskubideak, zaintza lanak, jatorrizko herriko bizimodua, oraingo herrian bizikidetza eta integrazioa, baliabide sozialen ezagutza…

Aurten Tolosaldeko bost herritan osatu da taldea, eta ordutegi hau izango dute urtea amaitu bitarte (ikasturtea amaitu arte taldeek biltzen jarraituko dute):

ANOETA

Hileko 4. ostiraletan: irailak 24, urriak 29, azaroak 26, abenduak 17.

15:00-17:00 | Udaletxea

IRURA

Hileko azken ostegunak: irailak 30, urriak 28, azaroak 25, abenduak 14

10:00-12:00 | Kultur Etxea

VILLABONA

Hileko 3. astelehenak: irailak 20, urriak 18, azaroak 15, abenduak 13

17:00-19:00 | Mintzola, Subijana etxea

ZIZURKIL

Hileko azken asteazkenak: irailak 29, urriak 27, azaroak 24, abenduak 15

10:00-12:00 | Kultur Etxea

ALEGIA

Hileko azken astearteak: Irailak 28, Urriak 26, Azaroak 30, Abenduak 14

10:00-12:00 | Kultur Etxea

Izena emateko

Guretzako taldean parte hartzea doakoa da, eta nahi adina saiotara joan daiteke. Are gehiago, norbere herriko taldean parte hartu ezin dutenek, inguruko beste herrietara ere gerturatzeko aukera dute.

Hala ere, izena-ematea beharrezkoa izango da, aforoa kontrolatu eta hartu beharreko neurriak hartzeko. Horretarako hainbat aukera daude:

-Online, lotura honetako formularioa betez.

Telefonoz, 646 057 080 zenbakira deituta.

Hemen egitasmoaren inguruko triptikoa.