Berriak

Jendetsua izan zen San Silbestre lasterketaren hamargarren ekitaldia

Haurren zein helduen lasterketak ikusten jende ugari elkartu zen ibilbidean zehar

2020·01·02


Alegiako San Silbestre lasterketak hamargarren ekitaldia ospatu zuen iragan abenduaren 31n. Ohi bezala, txikien zein helduen lasterketak jokatu ziren 16:00etatik aurrera eta jendearen erantzun aparta jaso zuen probak, bai parte hartzeari zein ikusleei dagokienean ere. Aurtengo ekitaldian, probari izaera lehiakorra kentze aldera, antolakuntzak ez du sailkapenik egin eta maila bakoitzeko lehen sailkatuentzat ez da saririk izan. Horren lekuan, parte hartzea eta kirola taldean egitea bezalako baloreei eman nahi izan zaie indarra. Lasterketak amaitu ostean sari ezberdinen zozketa egin zen parte hartzaileen artean eta zegoen hotzari aurre egiteko, txokolate beroa banatu zen. Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie probaren antolakuntzan esku bat bota duten boluntario guztiei eta baita probaren babesle izan direnei ere.

Argazkia: Ibon Azpilikueta.