Berriak

Atzealdea Jendetza batu zen Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Berezian

Produktu ezberdin ugariz osaturiko 19 postu jarri ziren Elorri pilotalekuan

2022·09·26


Arrakastatsua izan zen Alegiako Artisau eta Nekazal Azokaren hamabosgarren ekitaldia. Goizeko 11:00etan ateak zabaldu zirenetik etengabea izan zen bisitarien joan-etorria Elorri pilotalekuan. Sarreran zegoen taloen postuaren tentazioa gainditu eta pilotaleku barruan zeuden 19 erakustokietako produktuak ikusten eta kasu askotan, erosten ibili ziren herritarrak. Bertako eta ingurutik etorritako ekoizleek lan dezente egin behar izan zuten bezero guztiak artatzen eta hori zalantzarik gabe, seinale ona da.