Berriak

Atzealdea Jexux Mari Ormaetxea “Urki”k Gipuzkoako Segalari Txapelketa irabazi zuen igandean

Gabirondo, Pardo eta Etxeberriari gailendu zitzaien Asteasun jokaturiko finalean

2017·07·11


Jexux Mari Ormaetxea “Urki” Alegian bizi den segalariak Gipuzkoako Segalari Txapelketa irabazi zuen igandean. Ordubeteko lana izan zuten Asteasun lanean aritu ziren lau segalariek eta Urki izan zen belar gehien ebakitzea lortu zuena. Lehia estua izan zen eta azkenerako, Urkik 3638 kilo moztu zituen, bigarren izan zen Julen Gabirondok baino 40 kilo gehiago. Hirugarren Iban Pardo izan zen Gabirondo baino 4 kilo gutxiago ebakita eta Jokin Etxeberria laugarren sailkatu zen 3396,5 kilo moztuta. Alegiako Udalak Urki zoriondu nahi du lortutako garaipenagatik.

Argazkia: Tolosaldeko Ataria