Berriak

Atzealdea Jokaturiko bi partidak galduta hasi da denboraldia Intxurreko futbolarientzat

Asteburuan gizonezkoen erregional, jubenil eta kadete mailetako taldeen partidak jokatuko dira Elorri zelaian

2021·09·22


Intxurreko futbolariek ez dute nahi bezala hasi 2021-2022 denboraldia. Asteburuan gorengo mailako neskak eta jubenil mutilak izan dira lanean hasi direnak eta biek galdu egin zuten. Gorengo mailako neskek 0 eta 18 galdu zuten Realaren aurka. Igandean 11:00etan Zestoan jokatuko dute eta lehen partida horretako aho zapore txarra kentzen ahaleginduko dira.

Jubenil mutilek Seguran jokatu zuten eta 6 eta 0 galdu zuten etxeko taldearen aurka. Hurrengo partida etxean izango dute larunbatean 15:30ean eta Billabonaren aurka ariko dira.

Asteburuan beste bi taldek hasiko dute denboraldia. Erregional eta kadete mailetako mutilen multzoak iragan asteburuan hasi ziren baina biek atsedena izan zuten lehen jardunaldi horretan. Bi taldeek gainera Lazkaoren aurka jokatuko dute Elorrin larunbatean. Kadeteek 9:30ean eta erregionalek 11:45ean.