Berriak
Atzealdea Jokaturiko lau partidak irabazita sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du Elorri Aldapak
2021·11·22
Elorri Aldapak garaipenak pilatzen jarraitzen du. Ostiralean denboraldiko laugarren partida jokatu zuten Astigarragako Mundarroren kantxan eta 36 eta 63 irabazi zuten. Nagusitasun handia ari dira erakusten eta horri esker sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute zortzi punturekin, lidertzan dagoen taldea baino partida bat gutxiago jokatuta.
Hurrengo jardunaldiko partida larunbatean 17:00etan jokatuko dute Elorri pilotalekuan sailkapeneko bosgarren postuan dagoen CD Internacionalen aurka. Gogoan izan, partidako atsedenaldian hiruko jaurtiketaren lehiaketa egiten dela eta bertan parte hartzeko lehen bi laurdenetan eman behar dela izena.
Argazkia: Ibon Azpilikueta.