Berriak

Atzealdea Jolas Hezi eta Eskola Kirolerako entrenatzaile bat behar du Iturri Zahar guraso elkarteak

Interesatuek eskolakirola@alegiakoeskola.org helbidera idatzi behar dute irailaren 10a baino lehen

2026·09·03


Iturri Zahar guraso elkarteak Jolas Hezi eta Eskola Kiroletarako entrenatzaile baten beharra du. Astean zehar bi arratsaldetan eta asteburuko partidetan aritzeko izango litzateke eta irailaren 30a baino lehen hasteko izango litzateke. Ondoko eskakizunak bete behar dira:

-LOPIVI

-MADE

-Lehen sorospenak.

Eskakizun guztiak ez dituztenek urtean zehar izango lukete berauek ateratzeko aukera eta horien kostua guraso elkarteak ordainduko luke. Interesatuek eskolakirola@alegiakoeskola.org helbidera idatzi behar dute irailaren 10a baino lehen.