Berriak
Atzealdea Jon Gurrutxagak irabazi zuen atzo Alegian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioa
2024·05·27
Atzo, igandea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saio bat jokatu zen Alegiako zinean. Jon Gurrutxaga, Endika Igartzabal, Eli Pagola, Ane Beloki, Oier Etxeberria eta Iker Ormazabal aritu ziren kantuan, Saroi Jauregik aurkezturiko gaien bueltan. Jon Gurrutxagak batu zituen puntu gehien eta berak irabazi zuen saioa, 341 punturekin. Bertsozaleek leporaino bete zuten zinea eta giro ederrean jokatu zen saioa. Hauxe izan zen saioko sailkapena:
Jon Gurrutxaga Urbieta: 341 puntu.
Endika Igarzabal Murua: 325,5 puntu.
Eli Pagola Apezetxea: 313 puntu.
Ane Beloki Lopez: 306,5 puntu.
Oier Etxeberria Zubimendi: 305,5 puntu.
Iker Ormazabal Ojeda: 281,5 puntu.