Berriak
Atzealdea Jostun tailerra egingo da maiatzeko astearteetan kultur etxean
Saioak 14:30etik 16:00etara izango dira eta materiala norberak eraman beharko du, egin nahi denaren arabera
2018·04·26
Alegiako Kultura batzordeak antolatuta, Jostun Tailerra egingo da maiatzeko astearteetan kultur etxean. Hilaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango dira saioak 14:30etik 16:00etara eta nahi duen ororentzat irekia da. Parte hartzaileek beraiek eraman beharko dute materiala egin edo ikasi nahi dutenaren arabera. Izena emateko epea zabalik dago eta kultur etxera joan beharko dute interesatuek.