Berriak
Atzealdea

Jubilatuek Elizondora irteera egingo dute irailaren 15ean

Bazkideek abuztuaren 29tik 31ra eman ahal izango dute izena eta bazkide ez direnek irailaren 1ean eta 2an

2022·08·23


Alegiako jubilatuen elkarteak antolatuta Elizondora irteera bat egingo da datorren irailaren 15ean, osteguna. Goizeko 9:15ean abiatuko dira Alegiatik eta egunean bertan egingo dute buelta. Baztan hotelean hamaiketakoa egingo dute eta ondoren bisita gidatua Elizondon bertan. 14:30ean bazkaria izango da aipatu hotelean eta arratsaldean bingoa eta dantzarako aukera ere izango da etxera itzuli aurretik.

Bazkideentzat 35 euroko prezioa izango du irteerak eta parte hartu nahi dutenek aurrez erosi beharko dituzte txartelak. Bazkideek abuztuaren 29an, 30ean eta 31n erosi ahal izango dituzte. Bazkide ez direnek aldiz, irailaren 1ean eta 2an izango dute txartelak erosteko aukera.