Berriak

Atzealdea Jubilatuek Lizarraldera irteera egingo dute apirilaren 27an

Izena emateko epea apirilaren 10etik 15era izango da eta txartelek 35 euroko prezioa izango dute

2023·04·05


Alegiako Jubilatuen elkarteak irteera bat antolatu du apirilaren 27rako, osteguna. Nafarroara joango dira eta Lizarraldean ibiliko dira. Goizeko 9:15ean zubitik aterako dira autobusez eta 10.30ean Garesen egingo dute lehen geldialdia. 11:30ean Lizarrara joango dira eta 14:30ean Murugarrengo Aldaiondo sagardotegian izango dute bazkaria, ohiko sagardotegiko menuarekin.

Irteera horretara joan nahi dutenek apirilaren 10etik 15era eman beharko dute izena, 11:00etatik 12:00etara jubilatuen egoitzan. Txartelek 35 euroko prezioa izango dute.