Berriak

Atzealdea Jubilatuek Pasai Donibanera eta Hondarribiara irteera egingo dute irailaren 20an

Txartelak irailaren 4tik 9ra erosi ahal izango dira elkartearen egoitzan 11:00etatik 12:00etara

2023·08·29


Alegiako Jubilatuen elkarteak irteera bat egingo du datorren irailaren 20an, asteazkena. Goizeko 9:15ean autobusez abiatuko dira zubitik eta 10:00etan Pasai Donibanera iritsiko dira. Ordu eta erdiz bertan ibili ostean, 11:30ean Hondarribiara joango dira eta bertan ibiliko dira 13:45 arte. Ordu horretan, Oianume sagardotegira abiatuko dira eta bertan bazkalduko dute. Bazkalostean, Alegiara itzuliko dira.

Irteera horretan parte hartu nahi dutenek txartelak erosi beharko dituzte. Irailaren 4tik 9ra erosi ahal izango dira, elkartearen egoitzan 11:00etatik 12:00etara. Bazkideentzat 35 eurokoa izango da prezioa eta bazkide ez direnentzat 37 eurokoa.