Berriak
Jubilatuen egoitzako taberna lehiaketara aterako da eta interesatuek informazioa eskatzeko aukera izango dute ekainaren 30era bitartean
2021·06·01
Alegiako jubilatuen egoitzako tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora aterako du jubilatuen elkarteak. Taberna hartzeko interesa duen orok ekainaren 30era bitartean eskatu ahal izango du informazioa eta elkarteko kideak beraiekin jarriko dira harremanetan baldintzen nondik norakoak azaltzeko.
Informazioa jaso nahi duenak bi modutara egin dezake eskaera. Batetik, Alegiako udaletxeko ateko postontzian gutun bat bota daiteke interesatuaren datu pertsonalekin eta informazioa jaso nahi dela adieraziz. Bestetik, datuak eta eskaera bera posta elektroniko bidez bidali daitezke komunikazioa@alegia.eus helbidera, Gaia atalean “Jubilatuen tabernari buruzko informazioa” zehaztuz.
Eskaerak jubilatuen elkarteak kudeatuko ditu eta beraiek jarriko dira harremanetan interesatuekin.