Berriak

Atzealdea Jubilatuen elkartea abenduaren 16an hasiko da 2024ko kuota kobratzen

Hilaren 21era bitartean elkartearen egoitzan egongo dira 11:00etatik 13:00etara eta aginaldoak ere banatuko dira

2024·12·09


Alegiako Jubilatuen elkartea abenduaren 16an hasiko da bazkideen 2024ko kuotak kobratzen. Hilaren 21era bitartean egunero egongo dira elkartearen egoitzan 11:00etatik 13:00etara eta bertatik pasatzen diren bazkideek 12 euroren truke berritu ahal izango dute urteko bazkidetza. Bazkide txartela erakustea ezinbestekoa izango da eta aginaldoa ere banatuko da.