Berriak
Atzealdea Jubilatuen elkartea abenduaren 26an hasiko da 2024ko kuota kobratzen
Hilaren 30era bitartean elkartearen egoitzan egongo dira 10:00etatik 12:00etara eta aginaldoak ere banatuko dira
2023·12·19
Alegiako Jubilatuen elkartea abenduaren 26an hasiko da bazkideen 2024ko kuotak kobratzen. Hilaren 30era bitartean egunero egongo dira elkartearen egoitzan 10:00etatik 12:00etara eta bertatik pasatzen diren bazkideek 12 euroren truke berritu ahal izango dute urteko bazkidetza. Bazkide txartela erakustea ezinbestekoa izango da eta aginaldoa ere banatuko da.