Berriak
Atzealdea
Jubilatuen elkarteak Arnedora eta Azagrara irteera antolatu du maiatzaren 31rako
Txartelak maiatzaren 12ra bitartean erosi ahal izango dira egunero 11:00etatik 12:00etara 35 euroko prezioan
2023·05·08
Alegiako Jubilatuen elkarteak irteera bat antolatu du datorren maiatzaren 31rako, asteazkena. 8:30ean zubitik abiatuko dira autobusez eta 11:00k aldera Arnedon egingo dute lehen geldialdia. Han ibili ostean, 13:30ean Azagrara abiatuko dira eta 14:30ean bazkaria izango dute Venecia hostalean.
Irteera honetarako txartelak ostiralera bitartean erosi ahal izango dira egunero 11:00etatik 12:00etara jubilatuen egoitzan 35 euroko prezioan.