Berriak

Atzealdea Jubilatuen elkarteak Elizondora eta Dantxarineara irteerta egingo du maiatzaren 21ean

Txartelen salmenta maiatzaren 5etik 10era egingo da 11:00etatik 13:00era eta bazkideek 40 euro eta bazkide ez direnek 43 euro ordaindu beharko dituzte

2025·04·29


Alegiako Jubilatuen elkarteak Elizondora eta Dantxarineara irteera bat egingo du datorren maiatzaren 21ean. Alegiatik 9:15ean aterako dira autobusez eta Elizondon egingo dute lehen geldialdia, hamaiketakoa egiteko. Ondoren, eguerdi partean Dantxarineara joango dira eta 14:30ean bazkaria izango dute bertan. Bazkalostean bingoa eta dantzaldia izango dira.

Txartelen salmenta maiatzaren 5etik 10era egingo da 11:00etatik 13:00etara elkartearen egoitzan. Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, 43.