Berriak

Atzealdea Jubilatuen elkarteak Guardiara irteera bat egingo du ekainaren 3an

Txartelak maiatzaren 18tik 22ra salduko dira kultur etxeko bigarren solairuan 11:00etatik 13:00etara

2026·05·05


Jubilatuen elkarteak Guardiara irteera bat egingo du ekainaren 3an, asteazkena. 9:15ean abiatuko dira autobusez zubitik eta 11:00etan iritsiko dira bertara. Hamaiketakoa izango dute eta ondoren Santa Maria elizan bisita gidatua egingo dute. 14:00etan bazkaria izango da eta 18:00etan abiatuko dira bueltan Guardiatik.

Irteeran parte hartu nahi dutenek maiatzaren 18tik 22ra erosi ahal izango dituzte txartelak kultur etxeko bigarren solairuan 11:00etatik 13:00era. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 53.