Berriak

Atzealdea Jubilatuen Elkarteak Iratxera irteera bat antolatu du urriaren 19rako

Txartelak larunbatera bitartean erosi ahal izango dira elkartearen egoitzan 11:00etatik 12:00etara

2023·10·02


Alegiako Jubilatuen Elkarteak Iratxera irteera antolatu du datorren urriaren 19rako, osteguna. Goizeko 9:00etan abiatuko dira autobusez eta 10:30ean iritsiko dira. Hamaiketakoa egin eta Lizarrara joango dira. Bertan ibili eta 14:00etan bazkaria izango dute Iratxen. Bazkalostean bingoa eta dantzaldia izango da eta ondoren Alegiara itzuliko dira. Interesatuek zabalik dute izena emateko epea. Jubilatuen egoitzan eman ahal izango da larunbatera bitartean, 11:00etatik 12:00etara. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 37.