Berriak
Atzealdea Jubilatuen elkarteak Iratxera irteera bat egingo du urriaren 23an
2025·09·25

Jubilatuen elkarteak Iratxera irteera bat egingo du urriaren 23an, osteguna. 9:15ean abiatuko dira autobusez zubitik eta 10:30ean iritsiko dira Iratxera. Hamaiketakoa egingo dute eta ondoren Lizarrara bisitatzeko aukera izango dute 14:00ak arte. Ordu horretan Iratxe jatetxera abiatuko dira bertan bazkaltzeko eta bazkalostean bingoa eta dantzaldia izango dituzte, 18:00etan itzulerako autobusa hartu arte.
Irteeran parte hartu nahi dutenek irailaren 29tik urriaren 4ra bitartean erosi ahal izango dituzte txartelak elkartearen egoitzan 11:00etatik 13:00era. Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 43.