Berriak
Atzealdea

Jubilatuen elkarteak irteera bat antolatu du Iratxera urriaren 13rako

Izena emateko epea irailaren 26tik 30era egongo da zabalik jubilatuen egoitzan 11:00etatik 12:00etara eta 35 euroko prezioa izango du

2022·09·22


Jubilatuen elkarteak irteera bat antolatu du urriaren 13rako, osteguna. Oraingoan Iratxera joango dira eta goizeko 8:30ean abiatuko dira zubitik. Iratxera 10:00etan iritsi eta hamaiketakoa izango dute. Ondoren Arronizeko Morapio upategia bisitatuko da eta Lizarran ibiliko dira 14:15 arte. 14:30ean Irache jatetxean bazkalduko dute. Bazkalostean bingoa izango da opariekin eta dantzaldia ere bai.

Bazkideentzat 35 euroko prezioa izango du irteerak eta txartelak erosteko aukera irailaren 26tik 30era izango dute, 11:00etatik 12:00etara jubilatuen egoitzan.