Berriak
Atzealdea Jubilatuen elkarteak irteera bat egingo du Erriberrira eta Lerinera irailaren 17an
2025·08·29

Alegiako Jubilatuen elkarteak Erriberrira eta Lerinera irteera bat egingo du irailaren 17an, asteazkena. Goizeko 9:15ean abiatuko dira autobusez Alegiatik eta 10:45 aldera Erriberrin izango dute lehen geldialdia, aisialdirako tartea izanez. 13:00etan Lerinera abiatuko dira eta 14:00etan Galo jatetxean bazkalduko dute. Bazkalostean, 16:30ean, El Agricultor kontserbak bisitatuko dituzte eta ondoren Alegiara itzuliko dira.
Irteeran parte hartu nahi dutenek irailaren 1eti 6ra izango dute txartelak erosteko aukera 11:00etatik 13:00era elkartearen egoitzan. Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 43.