Berriak

Atzealdea Jubilatuen elkarteak irteera bat egingo du Iratxera urriaren 24an

Txartelen salmenta urriaren 7tik 12ra egingo da elkartearen egoitzan 11:00etatik 13:00era

2024·10·02


Alegiako Jubilatuen elkarteak Iratxera irteera bat egingo du urriaren 24an. Goizeko 9:00etan abiatuko dira autobusez Alegiatik eta iritsitakoan hamaiketakoa egingo dute. Ondoren Lizarrara joango dira eta bertan ibiliko dira 14:00ak bitartean. Ordu horretan Irache jatetxera hurbildu eta bertan bazkalduko dute. Bazkalostean bingoan aritzeko zein dantzarako aukera ere izango da. 18:30ean abiatuko dira bueltan Alegiara.

Irteeran parte hartu nahi dutenek urriaren 7tik 12ra izango dute txartelak erosteko aukera 11:00etatik 13:00era elkartearen egoitzan. Bazkideek 37 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 40.