Berriak

Atzealdea Jubilatuen elkarteak irteera bat egingo du Murugarrenera martxoaren 27an

Txartelen salmenta martxoaren 3tik 8ra egingo da elkartearen egoitzan 11:00etatik 13:00era

2025·02·26


Alegiako Jubilatuen elkarteak Murugarrenera irteera bat egingo du martxoaren 27an. Goizeko 9:15ean abiatuko dira autobusez Alegiatik eta 10:30ean Garesen izango dute lehen geldialdia. 12:00etan Lizarrara abiatu eta denbora librea izango dute. 14:30ean sagardotegi menua bazkaltzeko aukera izango dute Murugarrenen.

Irteeran parte hartu nahi dutenek martxoaren 3tik 8ra izango dute txartelak erosteko aukera 11:00etatik 13:00era elkartearen egoitzan. Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 42.