Berriak
Atzealdea Jubilatuen elkarteak karta joko ezberdinen txapelketak egingo ditu martxotik aurrera
Musean, Tutean, Eskoban eta Txintxonen ariko dira eta izena emateko epea otsailaren 26tik martxoaren 2ra egongo da zabalik
2024·02·22
Alegiako Jubilatuen elkarteak karta joko ezberdinen txapelketak egingo ditu martxotik aurrera. Musean (4 erregetara), Tutean, Eskoban eta Txintxonen aritzeko aukera izango da eta izena emateko epea otsailaren 26tik martxoaren 2ra egongo da zabalik. Interesatuek elkartearen egoitzan eman beharko dute izena. Txapelketak martxoaren 4an hasiko dira 11:00etatik aurrera.