Berriak

Atzealdea Jubilatuen elkarteak Murugarrenera irteera bat egingo du apirilaren 16an

Txartelak martxoaren 23an, 24an, 25ean, 27an eta 30ean salduko dira kultur etxeko bigarren solairuan 11:00etatik 13:00etara

2026·03·16


Jubilatuen elkarteak Murugarrenera irteera bat egingo du apirilaren 16an, osteguna. 9:15ean abiatuko dira autobusez zubitik eta 10:30ean Gasteizen geldialdia egingo dute. 13:00etan Murugarren aldera abiatuko dira eta 14:30ean sagardotegiko menua duen bazkaria izango dute.

Irteeran parte hartu nahi dutenek martxoaren 23an, 24an, 25ean, 27an eta 30ean erosi ahal izango dituzte txartelak kultur etxeko bigarren solairuan 11:00etatik 13:00era. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 53.