Berriak
Atzealdea Jubilatuen elkarteak urtarrilaren 2tik 6ra kobratuko ditu 2023ko kuotak
12 euroko prezioa izango du eta 11:00etatik 12:00etara ordaindu ahal izango da egoitzan
2022·12·23
Alegiako Jubilatuen elkartea urtarrilaren 2an hasiko da 2023ari dagozkion kuotak kobratzen. Hilaren 2tik 6ra ordaindu ahal izango da kuota, 11:00etatik 12:00etara jubilatuen egoitzan bertan. 12 eurokoa izango da kuota eta bazkideek gabonsaria jasoko dute. Kuota ordaintzeko derrigorrezkoa izango da bazkide txartela eramatea.