Berriak
Atzealdea Jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du larunbatean
11:30ean izango da elkartearen egoitzan eta bukaeran hamaiketakoa egongo da
2023·06·06
Alegiako jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du larunbatean, ekainak 10. 11:30ean izango da elkartearen egoitzan eta ondokoa izango da gai zerrenda:
-2022ko kontuen balantzearen irakurketa.
-2022an egindako ekintzen berri ematea.
-Galderak eta eskaerak.
Bazkideei bertaratzeko deia egiten zaie eta bukaeran hamaiketakoa izango da.