Berriak
Atzealdea Jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du otsailaren 24an 11:30ean
Elkartearen egoitzan izango da eta amaieran hamaiketakoa eskainiko da
2024·02·16
Alegiako Jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du otsailaren 24an, larunbata. Goizeko 11:30ean hasiko da elkartearen egoitzan eta ondoko gai zerrenda izango du:
-2023ko kontuen balantzea.
-2023an egindako jardueren berri ematea.
-Galderak eta eskaerak.
Elkartetik bazkideei bertaratzeko deia egiten zaie eta batzarra amaitutakoan hamaiketakoa egiteko aukera izango dute.