Berriak

Atzealdea Jubilatuen elkarteak Zumaiara irteera bat egingo du ekainaren 6an

Maiatzaren 20tik 25era erosi ahal izango dira txartelak 11:00etatik 13:00era elkartearen egoitzan

2024·05·13


Alegiako jubilatuen elkarteak Zumaiara irteera bat antolatu du ekainaren 6rako. Goizeko 9:15ean autobuses abiatuko dira zubitik eta 10:00ak aldera Getarian egingo dute lehen geldiadia. Bertan ibili ostean, Zumaiara joango dira 12:00ak aldera eta 14:00etan bazkaria izango dute Talaia jatetxean. Arratsaldean Zarautzen beste geldialdi bat egingo dute eta 19:30ean Alegiara abiatuko dira.
Txartelen salmenta maiatzaren 20tik 25era egingo da 11:00etatik 13:00era elkartearen egoitzan. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 37.