Berriak

Atzealdea Jubilatuen elkartean bingoa egingo da hileko azken larunbatetan

Lehen saioa urriaren 29an izango da 17:00etan eta 18 urtetik gorako herritarrei parte hartzeko deia egiten zaie

2022·10·26


Alegiako jubilatuen elkarteak bingoa antolatuko du hilabete bakoitzeko azken larunbatetan. 17:00etatik 18:30era bitartean adinez nagusi diren herritar guztiek izango dute bingoan parte hartzeko aukera. Jubilatuen elkartetik dei egiten zaie herritarrei parte hartu dezaten. Lehen saioa, urriaren 29n, larunbat honetan izango da.