Berriak

Atzealdea Jubilatuen mahai jokoetako txapelketetarako izena emateko epea gaur zabalduko da

Otsailaren 10era bitartean eman ahal izango da izena eta partidak martxoaren 13an hasiko dira

2023·02·01


Jubilatuek mahai jokoen txapelketa antolatu dute eta izena emateko epea zabalik da gaurtik, otsailak 1. Hilaren 10a, ostirala, izango da izena emateko azken eguna eta txapelketako partidak martxoaren 13an, astelehena, hasiko dira 11:00etan. Musean, tutean, eskoban eta txintxon jokoetan jokatuko da.