Berriak

Atzealdea Jubilatuen podologo zerbitzua erabili nahi dutenek telefonoz eskatu behar dute hitzordua

Hilabete bakoitzeko bigarren ostegunetan izango da eta pertsonako 25 euroko prezioa izango du

2022·09·13


Alegiako jubilatuen elkarteak eskaintzen duen podologo zerbitzua erabili nahi dutenek telefonoz eskatu behar dute hitzordua. Interesatuek 688 86 74 12 telefono zenbakira deitu eta Anttoni Arandiarekin harremanetan jarri nahi dutela adierazi behar dute. Azazkalak eta gogorguneak mozteko zerbitzua eskainiko da hilabete bakoitzeko bigarren ostegunetan. Jubilatuen elkarteko lokalean bertan eskainiko da zerbitzua eta pertsonako 25 euroko prezioa izango du.