Berriak

Atzealdea Kabia Kultur Kabinak erakusketak jartzeko aukera eskaintzen du

Proposamenen bat dutenek egitasmoaren arduradunekin jarri behar dute harremanetan

2024·01·03


2023ko maiatzean egin zen Kabia Kultur Kabinaren inaugurazio ekitaldia. Ordutik, alor ezberdinen inguruko argazkiekin osatutako erakusketak jaso izan ditu eta 2024ari begira, erakusketa gehiago egiten jarraitzea da egitasmoaren arduradunen intentzioa. Horretarako, proposamenen bat dutenek Kabiako arduradunekin jarri behar dute harremanetan. Sare sozialen bidez edo kulturkabina@gmail.com helbidera idatzita jarri daitezke harremanetan.