Berriak

Atzealdea Kabia Kultur Kabinan Sutarri dantza taldearen 25 urteko ibilbidea laburtzen duen erakusketa dago ikusgai

Urte horiek guztietako errepasoa egiten duten argazkiak ikus daitezke Txintxarri plazako kabinan

2024·05·27


Kabia Kultur Kabinak erakusketa berri bat jarri berri du. Sutarri dantza taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta mende laurdeneko ibilbide horren errepasoa egiten da Txintxarri plazako kabinan erakusgai dauden argazkien bidez. Herritarrei erakusketa ikustera hurbiltzeko gonbitea egiten zaie.