Berriak
Atzealdea Kalebeherako festetako bertso saioa Alegiako Argazkizaleen Elkartearen lanaren erakusleiho izango da larunbatean
2024·09·12
Larunbat gauean bertso saio berezi bat egingo da Kalebeherako festen barruan. Ane Labaka, Andoni Egaña, Eneritz Artetxe eta Asier Azpiroz ariko dira kantuan eta gaiak modu berezi batean aurkeztuko zaizkie. Erbeta parkeko pilotalekuan proiektatuko diren argazkian izango ditu kanturako gai. Izan ere, Alegiako Argazkizaleen Elkarteak azken urteetan egindako lanaren erakusleiho izango da saioa. Alegiako argazki zaharrak eta hain zaharrak ez direnak erakutsiko zaizkie bertsolariei eta horien inguruan ariko dira kantuan. Saio berezia eta polita izango da eta bertsozaleak zein argazkizaleak bertara gonbidatu nahi dira.