Berriak

Atzealdea Kalebeherako festetako zinta karrerarako zintak egin ditzakete hala nahi dutenek

Estankoan utzi behar dira eta zintak egiteko materiala bertan erosi daiteke

2026·09·04


Irailaren 11tik 13ra ospatuko dira Kalebeherako festak. Egitarauak baditu hainbat hitzordu klasiko eta horietako bat izaten da zinta karrera. Zintak egitera animatzen diren herritarrek estankoan utzi ditzakete eta norbaitek zintak erosteko materiala beharko balu, estankoan bertan eskuratu dezake. Antolakuntzatik herritarrak zintak egitera animatu nahi dira.