Berriak
Atzealdea Kalebeherako pilota txapelketan izena emateko epea ekainaren 8an itxiko da
2024·06·03

Kalebeherako pilota txapelketako antolatzaileek zabaldu berri dute aurtengo ekitaldiari dagokion izena emateko epea. Interesatuek ekainaren 8a baino lehen eman beharko dute izena eta bikoteak zozketa bidez zehaztuko dira, izena emateko epea itxi eta hurrengo egunean. 2008a baino lehen jaiotakoek hartu dezakete parte eta pertsonako 10 euroko kostua izango du, pilotak eta sariak erosteko. Interesatuek 688 802 683 zenbakian eman behar dute izena eta informazio gehiago ere bertan eskuratu ahal izango dute.