Berriak
Atzealdea Kartel eta Logototipo lehiaketako irabazlea aukeratzeko erakusketa maiatzaren 31ra bitartean egongo da Jubilatuen tabernan
2018·05·23
Alegiako jaietako Kartel eta Logotipo lehiaketan aurkeztutako lanak erakusgai egongo dira Jubilatuen taberna maiatzaren 31ra bitartean. Azken urteetan egin den moduan, Festa batzordeak jaietako egitarauko azalean joango den irudia eta jaietako logotipoa aukeratzeko lehiaketa bat antolatu du. Maiatzaren 18an itxi zen lanak aurkezteko epea eta orain, herritarrek erabakiko dute zein diren lan irabazleak. Gaurtik maiatzaren 31ra bitartean aurkeztu diren lanak erakusgai egongo dira Jubilatuen tabernan eta 14 urtetik gorako herritar guztiek izango dute botoa emateko aukera. Horretarako prestatu diren orrietan, lanik gustukoenen zenbakiak eta norberaren datuak jarri behar dira. Pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu dezake eta parte hartzaile guztien artean gazta baten zozketa egingo da. Festa batzordeak herritarrak bozketan parte hartzera animatu nahi ditu.