Berriak
Atzealdea Kazajistani buruzko erakusketa ikusgai dago kultur etxean otsailaren 1era bitartean
San Juan eskolako ikasleek antolatu dute eta 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara ikusi daiteke
2019·01·23

San Juan eskolako ikasleek Kazajistan herrialdea ardatz duen erakusketa bat prestatu eta ikusgai jarri dute. Alegiako kultur etxeko sarreran dago kokatuta eta herrialde horri buruzko informazio ugari dago bertan. Ohiturak, geografiari buruzko datuak… Atal ezberdinetan banatuta dago eta datu interesgarri ugari daude.
Erakusketa ikusi nahi duenak 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara izango du horretarako aukera.