Berriak

Atzealdea Kirol argazkien lehiaketaren hogeigarren ekitaldia antolatu du Kirolgi Fundazioak

Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 2a izango da eta 18 urtetik gorako edonork hartu dezake parte

2021·11·04


Kirolgi Fundazioak, Gipuzkoako Argazkilarien Elkartearen laguntzarekin, kirol argazkien lehiaketaren hogeigarren edizioa aurkeztu du. Lehiaketaren gaia ‘Gipuzkoako kirola bere alderdi guztietatik’ da eta bi azpiatal ditu; orokorra eta emakumezkoen kirola. 18 urtetik gorako edonork hartu dezake parte, egile batek gehienez lau argazki bidali ditzake eta lehiaketak bi atal ditu: kolore bakarreko papera eta koloretako papera.

Aurkezten diren argazki paperek gutxienez 18x24 zentimetroko neurria izango dute eta gehienez 30x40koa. Lanak Kirolgi Fundaziora bidali behar dira inolako gasturik ordaindu gabe ondoko helbidera, gutunazalaren gainean ‘Kirolgi Fundazioaren XX. Kirol Argazki Lehiaketa’ jarrita.

Kirolgi Fundazioa

Kirol Etxea – Anoeta Estadioa

Anoeta pasealekua, 5 – 20014 Donostia

Atal bakoitzean hiru sari emango dira eta ‘Emakumezkoen kirola’ atalean sari berezi bat izango da. Lanak aurkezteko epea abenduaren 2an amaituko da.

Lehiaketaren oinarrien inguruko informazio zehatzagoa lotura honetan.