Berriak

Atzealdea Kirol ohituren inguruko mahai ingurua egingo da asteartean kultur etxeko areto nagusian

Ainhoa Garmendia, Iñaki Artola eta Imanol Irazustabarrena ariko dira gaiaren inguruan 19:00etatik aurrera

2017·05·05


Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatuta kirol ohituren inguruko mahai inguru bat egingo da datorren maiatzaren 9an, asteartea, kultur etxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da eta Alegiako hiru kirolari izango dira solasaldiaren oinarri izango diren gai ezberdinen inguruan ariko direnak. Ainhoa Garmendia palista eta pilota federazioko kidea, Iñaki Artola pilotaria eta Imanol Irazustabarrena futbolari eta entrenatzailea izango dira parte hartzaileak.

Kirol ohituren inguruan alor ezberdinak jorratuko dira. Nutrizioaz hitz egingo da, kirolari gazteen eremuko agente sozialek (gurasoek eta entrenatzaileek) duten paperaz ere ariko dira, kirola egiteaz beraz… Adin guztietako publikoari zuzenduta dago eta kirolarien beraien esperientziatik abiatuta, guztientzat aberasgarria izatea nahiko lukete antolatzaileek.