Berriak
Atzealdea Kiroldegiko aldageletako hainbat txorrota apurtuta agertu dira
2025·03·13
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko aldageletako hainbat txorrota apurtuta agertu dira azken egunetan. Udalak jokabide horiek salatu nahi ditu eta denona dena errespetuz zaintzeko deia egiten du. Duela hilabete gutxi diru kopuru handia bideratu da instalazio horien eraberritze eta egokitzapenera eta ez da onargarria horrelakoak gertatzea.
Udala jakitun da gimnasioko erabiltzaileez gain, herriko zein kanpotik etortzen diren kirol taldeek erabiltzen dituztela aldagela horiek eta horrek berak eragiten duela bertako materialen higadura bat. Baina txorrotak apurtzea ez da higadurak eragindako zerbait eta horrenbestean, erabiltzaile eta kirol taldeekiko errespetuagatik bada ere, horrelako jokabideak ez errepikatzea espero du.
Antzeko gertaerak errepikatzen badira, Udalak inoren gustukoak izango ez diren neurriak hartu beharko ditu.