Berriak

Kiropraktikari buruzko hitzaldi bat izango da bihar 19:00etan kultur etxean

Xabier Mendiaraz fisioterapeuta eta kiropraktikoa izango da hizlaria eta doakoa izango da

2017·03·27


Kiropraktikari buruzko hitzaldi bat entzuteko aukera izango da bihar, martxoak 28, 19:00etan kultur etxean. Gure adinak gora egiten duen neurrian bizi kalitate ona mantendu ahal izateko gero eta gehiago zaindu behar izaten da eta hitzaldia eskainiko duen Xabier Mendiaraz fisioterapeuta eta kiropraktikoaren arabera, bizkar hezurra ondo zaintzeak, aurretik ditugun gaixotasunen egoera hobetu dezake eta berriak sortzea ekidin.

Hori esan ahal izateko zertan oinarritzen den azalduko du bihar eta 45 minutuko iraupena duen hitzaldiak lau puntu izango ditu. Lehenengoan, ikuspegi natural batetik osasuna zer den azalduko du eta gure osasuna hobetzeko zer egin dezakegun azalduko du. Bigarrenean, bizkar hezurrak gure osasunean duen eraginaz ariko da eta jarraian, kiropraktikak zertan lagundu gaitzakeen azalduko du. Amaitzeko, bideo labur bat eskainiko da eta galderen txanda izango da.