Berriak

Atzealdea Kontsumitzaile bulegoa zabalik dute herritarrek asteazkenero udaletxean

9:00etik 13:00era erosle eta erabiltzaile bezala dituzten zalantzak argitzeko aukera dute

2016·10·04


Alegiako Udalak kontsumitzaile bulegoaren zerbitzua eskaintzen die herritarrei. Badira urte batzuk zerbitzu hori eskaintzen hasi zenetik eta Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean eskualdeko herri ugaritan dagoen Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa ekimenaren baitan dago. Ainhoa Orrantia da zerbitzuaren arduraduna eta Alegian asteazkenero izaten da bulegoa zabalik, udaletxean, 9:00etatik 13:00era. Herritarrek kontsumoaren inguruan edo edozein zerbitzuren erabiltzaile modura izan ditzaketen zalantzak argitzeko edo arazoak konpontzeko aukera eskaintzen du kontsumitzaile bulegoak eta egoera horretan dauden herritarrei bertara jotzeko gomendioa egiten zaie Udaletik.