Berriak

Atzealdea Kontsumitzaile bulegoaren ordutegiak aldaketak izango ditu azaroan

Hilaren 9an, 16an eta 23an itxita egongo da eta azaroaren 15ean 8:00etatik 15:00etara egongo da zabalik

2016·10·26


Alegiako Udalak kontsumitzaile bulego zerbitzua eskaintzen die herritarrei Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean. Asteazkenero 9:00etatik 13:00era zabalik izaten da Alegiako udaletxeko bigarren solairuan dagoen bulegoa eta kontsumitzaileek bertara jo dezakete gaiaren inguruan izan dezaketen kexa edo zalantzaren bat bideratzeko.

Azaroan zehar aldaketak izango ditu zerbitzuaren ordutegiak. Azaroaren 2an, asteazkena, ohiko ordutegia izango du baina 9an, 16an eta 23an itxita egongo da. Hiru egun horien ordez, azaroaren 15ean, asteartea, 8:00etatik 15:00etara egongo da bulegoa zabalik.