Berriak
Interesatuek kultur etxean erosi ditzakete bonoak 16:00etatik 19:00etarako ordutegian
2020·10·01
Alegiako Udalak uztailean jarri zuen martxan herriko saltokietan kontsumoa sustatzeko bono kanpaina. Herritarrek bost euroko bonoak erosi eta hamar euro kontsumitzeko aukera izan dute kanpaina horren bidez. Bada, oraindik ere geratzen dira bono batzuk eta urriaren 16ra, ostirala, bitartean eskura izango dituzte herritarrek. Interesatuek kultur etxean erosi ditzakete bonoak 16:00etatik 19:00etarako ordutegian.