Berriak

Atzealdea Kontzentrazioa eta bertso poteoa ostiralean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean

19:00etan egingo da elkarretaratzea plazan eta ondoren bertso poteoa izango da herriko tabernetan

2022·11·21


Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urtero bezala, Alegiako Udalak eguneko aldarrikapenekin eta Eztanda talde feministak antolaturiko ekintzekin bat egingo du. Aurtengoari begira, 19:00etan kontzentrazio bat egingo da plazan eta ondoren bertso poteo bat izango da herriko tabernetan, trikitilariek lagunduta. Maddi Aiestaran eta Maddi Ane Txoperena ariko dira kantuan. Udalak herritarrei ekintza horietan parte hartzeko deia luzatzen die.