Berriak
Atzealdea Kopako final laurdenak eta kadete nesken azken partida ikusi ahal izango dira Elorrin asteburuan
2017·05·17
Futbol denboraldia azkenera iristen ari da eta artean lehian ari diren Intxurreko futbolariak azken partidak jokatzen ari dira. Asteburuan bi partida jokatuko dira eta biak Elorri zelaian jokatuko dira. Jubenilek kopako final laurdenetako partida jokatuko dute Santo Tomas Lizeoaren aurka. Final zortzirenetan erraz kanporatu zuten alegiarrek Bergara 6 eta 0 irabazita eta orain gauza bera egiten saiatuko dira donostiarren aurkako lehian, finalerdietara sartzeko helburuarekin. Kadete neskek ere etxean jokatuko dute denboraldiko azken partida. Igoera faseari amaiera emango diote Hernaniren aurka igandean 11:00etan jokatuz. Iragan jardunaldian 4 eta 0 galdu zuten Euskaldunaren aurka.
Gorengoen mailakoak eta infantilak oporretan daude. Gorengoek 2 eta 0 irabazi zuten azken partida Soraluzeren aurka. Hamaseigarren postuan amaitu dute denboraldia hemezortzi punturekin. Aipatu, Eneko Garmendiak ez duela taldean jarraituko 1994az geroztik Intxurreko jokalari izan ostean. Infantilek ere amaitu dute denboraldia. Tolosari 7 eta 1 irabazi arren, beste emaitzek ez zuten lagundu eta kopako kanporaketetatik kanpo geratu dira.